Urte berrian bisitari gehiago!

Benetan harrigarria gure etxe inguruko hegazti mota piloa!! Denetarik ikusi dugu urte hasiera honetan, kaskabeltzak bapo jaten duten bitartean... Argazki politak, txori ederrak, hementxe dituzue denak: zikoina hegaz, buztanikara horia (hurrengo batean bideo bat bere dantza-dardara ikusteko), karnaba koadrila bat (9 karnaba elkarren ondoan!), okil berde bat pose ederrean, bisitan etorri zaigun hegabera taldea....eta zalantza edo duda pare bat...hegan doan miru gorri bat, hau konfirmatu beharko diguzue, eta txori txiki berde bat, ea txioa den ala ez.
Beno, hortxe doaz argazki guztiak.....ea guztatzen zaizkizuen.

Impresionante la cantidad de tipos de aves alrededor de nuestra casa!! Hemos visto de todo este principio de año, mientras los carboneros se ponen las botas comiendo...Fotos bonitas, aves preciosas, aquí las tenéis: una cigüeña volando, una lavandera cascadeña (la próxima vez un vídeo con su baile-tembleque), una cuadrilla de jilgueros (9 jilgueros juntos!), un pito real o pájaro carpintero posando, un grupo de avefrías que han venido de visita...y un par de dudas...un milano real volando, nos lo tendréis que confirmar, y un pájaro pequeño verde, a ver si es un mosquitero.
Bueno, ahí van todas las fotos...a ver si os gustan.

zikoina edo amiamoko zuria hegaldi politan
cigüeña en bonito vuelo

eperdikera edo buztanikara horia
lavandera cascadeña

karnaba kuadrila ederra
bonita cuadrilla de jilgueros
okil berde eder eta galant bat
pito real precioso y elegante



hegaberak  /  avefrías

Ea hau miru gorri bat den ala ez:
A ver si este es un milano real:




Eta ea hau txio bat den ala ez:
Y a ver si este es un mosquitero:


Argazki hauek gustatzea espero dugu, guri bezala....gure etxaldeko hegaztiak oso politak direla dio nire alabak..eta gero eta hegazti gehiago ezagutuz goaz. Hurrengora arte!

Esperamos que os gusten estas fotos, como a nosotras...mi hija dice que las aves de nuestra casa son muy bonitas...y cada vez vamos conociéndolas más. Hasta la próxima!




Martin arrantzalea janlekuan! / ¡Martin pescador en el comedero!



Aupa denori! azkenean martin arrantzalea agertu zaigu janlekuan. Pausalekutzat erabiltzen du beheko putzuan uhandreak harrapatzeko.
Ha aparecido el Martín pescador en el comedero. Está utilizando la bandeja como oteadero para capturar tritones en el estanque de abajo.


Bideoa ere berton












Txoriei adi gabiltza beti

Hementxe segitzen dogu Birlen txoriei adi...eta kaskabeltz piloa dabil gure artean, gure izena ondo hartuta dugu antza!
Hegazti oso politak ikusi ditugu eta horien artean koloretsuena karnaba izan da, hementxe argazki pare bat. Hemendik bizi diren beste hegazti batzuenak ere.

Aquí seguimos en Birle mirando a los pájaros...y hay un montón de carboneros alrededor nuestro, parece que hemos escogido el nombre adecuado!
Hemos visto unas aves muy bonitas y entre ellas la más colorida es el jilguero, aquí tenéis un par de fotos. También alguna de otras aves que andan por aquí.
Karnaba porru artean / Jilguero entre puerros

                                                            Karnaba edo kardantxiloa

Araba Zozo Pikarta / Estornino pinto

Etxe Txolarre bikotea, haserre daudela ematen du...alabaren ustez alde bietara adi daude janari bila.
Pareja de gorriones, parece que están enfadados...según mi hija buscan comida por los dos lados.

Tarinak...gure ustez, erraturik bagaude argitu beharko diguzue ze motatako hegazti diren. Lúganos...creemos, si estamos confundidas tendréis que decirnos qué tipo de ave son.


Eta oraingo honetan bukatzeko bideo batzuekin ausartuko gara. Batzuk hobeto ikusten dira, etxetik hurbilago hartutakoak: Txantxangorriaren bideo biak txio ezberdinak entzuteko jarri ditugu, parkatu baxu egotea baina bereizten dira hala ere. Eta gure Kaskabeltzak jan eta jan dabiltzanez agertzea merezi dute...nahiko polita da jaten ikustea.
Beste bideo biak hurrunagotik hartuta daude baina ikustea merezi dute...batean gure Lertxun Hauskara polita jaten ikusi ahal izango duzue, eta bestean Belea eta Zapelatza errietan, hegaka, oso bitxia iruditu zaigu. Ea gustatzen zaizkizuen bideoak.
Esta vez para terminar nos atrevemos con unos vídeos. Unos se ven mejor, los grabados cerca de casa: los dos vídeos del Petirrojo son para oir las diferentes formas de piar, se oyen bajo pero se distinguen. Y nuestros Carboneros merecen aparecer porque no hacen más que comer..es bonito ver cómo comen.
Los otros dos vídeos están grabados de más lejos pero merece la pena verlos...en uno aparece nuestra preciosa Garza comiendo, y en el otro una riña entre una Corneja y el Busardo, volando, es muy curioso. A ver si os gustan .



                         Egun ontan mokolodi ibiljaku gure artean,on hemen bere argazkiak.
                         Estos dias hemos tenido la visita de picogordo he aqui algunas fotos.
                                               Hemea pipak jaten-Hembra comiendo pipas
                         Arrak bardin, baina jantokitik-El macho igual, pero del comedero

Honetan hasiberriak eta pozik

Hiru aste Birlen gure etxe inguruko txorien adi...eta polit batzuk ikusi ditugu. Hona hemen gure lehenengo aurkikuntzak (ia ez bagara erratu): Eskinoso bat mokoan ezkur bat duela, Zozo dotore bat, Buztangorri ilun eme bat, Etxe txolarre eme bat, Kaskabeltz arrunt bat, Pitxartxar burubeltz bat, eta Txantxangorri eder bat.
LLevamos tres semanas mirando los pájaros de nuestra cas en Birle....y hemos visto unos cuantos chulos. Os dejamos nuestros primeros descubrimientos (si no nos hemos confundido): un arrendajo con una bellota, un mirlo elegante, una hembra colirrojo tizón, una hembra gorrión, un carbonero, una tarabilla común, y un petirrojo precioso.

eskinosoa/arrendajo

zozoa/mirlo

buztangorri ilun emea/colirrojo tizón hembra

etxe txolarre emea/gorrión común hembra
kaskabeltza/carbonero común

pitxartxar burubeltz/tarabilla común

txantxangorria/petirrojo

Nire alabaren gustokoena Pitxartxar burubeltza da, oso zaila delako ikustea, hori dio berak behintzat.
El preferido de mi hija es la tarabilla común porque es difícil verla, eso dice ella al menos.

Baina nire gustokoenak ondoko hauek dira: ezkutaturik dagoen Zapelatza eta eurien ostean gure soloetara etorri den Lertxun Hauskara dotore eta eder hau.
Pero mis preferidos son el Busardo europeo que se esconde y la Garza real que ha venido a visitarnos tras las lluvias, elegante y preciosa.

zapelatza/busardo europeo

lertxun hauskara/garza real

Honetan hasiberriak gara, eta benetan harriturik gaude gure etxaldeko txori mota piloa ikusita...eta arinegi hegaz mugitzen diren asko ez ditugulako ezagutzen...baina denboraz egingo dugu. Argazki gehiago ditugu baina beste hurrengo baterako utziko ditugu. Hauetaz gozatu izatea espero dugu.
Somos novatas en esto, y estamos sorprendidas de la cantidad de tipos de aves que tenemos por casa..y muchos más que no conocemos y que nos sobrevuelan rapidísimo...ya los iremos conociendo. Tenemos más fotos pero las dejamos para otro día. Esperamos que os hayan gustado éstas.