Parte hartu - Participa

Zer behar dut parte hartzeko? / ¿Qué necesito para participar?


Proiektuan parte hartzeko hurrengo elementuak soilik dira beharrezkoak:
  1. Zuhaitzen bat duen zona berdedun leku minimo bat edo zuhaitzekin inguraturik dagoen leku bat.
  2. Hegaztiak elikatzeko gutxienez bi motatako egiturak eduki (alpiste edo hazien janlekuak eta beste bat kakahueteena adibidez. Urdaibai Bird Center ren kakahuete paketeak eta ekilore pipa paketeak (2€) salduko dira. Horrekin batera bi janleku eta janariz ornitutako pack bat ere hartu daiteke (15€). Pakete hauek erosteko gure zentroko dendatik pasatu beharko da.

Para participar en este proyecto tan solo es necesario disponer de los siguientes elementos:
  1. Un espacio físico mínimo de zona verde con algún árbol o disponer de un entorno perimetral arbolado. 
  2. Disponer al menos de dos dispositivos distintos de alimentación para las aves (comederos de alpiste o semillas y otro de cacahuetes, por ejemplo), mantenido siempre con alimento. En Urdaibai Bird Center se pondrán a la venta paquetes de cacahuete y pipas (2€) y un pack de dos comederos (15€). Para comprar estos paquetes se deberá pasar por la tienda de nuestro establecimiento.



Martxan hasteko jarraibideak / Instrucciones para comenzar


Proiektua negu osoan zehar egongo da martxan. Partehartzeko izena ematea beharrezkoa da.  Zure eskaera onartuta dagoenean eta parte hartzen hasten zarenean, astero taula bat bete beharko duzu azalera konkretu batean espezie bakoitzetik ikusitako kopuru altuena apuntatuz, hau da, janlekuetan eta euren inguruan ikusten diren hegaztiak.  Datu guzti hauek 2016ko martxoaren 20tik aurrera bidaliko beharko dituzu zentrora. Hori parte-hartzaile guztien datuak prozesatu eta aztertzeko helburuarekin egiten da eta ondoren parte-hartzaile guztiei txosten bat bidaliko zaie emaitzekin.

Atal honetan deskargatu dezakezun fitxan proiektua garatzeko jarraibide zehatzak dituzu, baina badaezpada hasteko beharrezkoa dena azalduko dizugu.


El proyecto se llevará a cabo durante todo el invierno . Para participar necesitas inscribirte y una vez aceptada tu solicitud y comiences a participar, semanalmente se apunta en una tabla el número máximo observado de cada especie en un área determinada de observación, es decir, las aves que se ven en los comederos y en su entorno. Todos estos datos se enviarán al centro a partir del 20 de marzo del 2016, con el fin de analizar y procesar los datos de todos los participantes y presentar un informe que se enviará a todos los participantes.

En la ficha que puedes descargar en esta sección tienes las instrucciones precisas para la realización del proyecto, pero vamos a explicarte un poco qué es lo necesario para comenzar:


  1. Pare hartze inkesta bete eta albait arinen bidaliguzu (aranzadi@birdcenter.org), parte hartzaile kopuru jakin eta eurekin komunikazio bide bat mantentzeko. Hemen daukazu zuretzako prestatuta, proiektua gauzatzeko jarraibideak barne:

    1.Rellena la encuesta de participación y envíanosla cuanto antes (aranzadi@birdcenter.org), con el fin de que sepamos cuantas personas participan y poder mantener con ellas un canal de comunicación. Aquí lo tienes preparado para ti, con las instrucciones incluidas sobre la realización del proyecto:


  2. Zure ikerketa eremua zehaztu. Azalera hori zure lorategi osoa izan daiteke edo bestela zure behaketa puntutik kontrolatu dezakezun eremua. Proiektu honetarako zehaztutako eremua erabiltzen duten hegaztiak soilik apuntatu beharko dituzu. Ez itzazu jaso zure lorategi gainean hegaz dabiltzan edo alboko lorategian dabiltzan hegaztien datuak. Bestalde, zure lorategiaren gainean harrapakinen bila hegaz dabiltzan harrapariak (gabiraiak, zapelatzak...)kontatuak izan daitezke.

    2. Define tu área de estudio. Esta área puede ser todo tu jardín o una parte que tú puedas controlar desde tu punto de observación. Solo deberás recoger los datos de las aves que usan la zona demarcada de tu jardín para el proyecto. No recojas los datos de aquellas aves que simplemente vuelen sobre tu jardín o en jardines anexos al tuyo. Los gavilanes, busardos u otras rapaces que vuelen sobre el jardín en busca de presas pueden ser contados también.

     


  3. Erabaki zenbat denbora eskainiko diozun jardunaldi bakoitzean datuak biltzeari. Pertsona batzuek igandero ordubete erabiltzen dute, beste batzuk bestalde astean zehar egunero 20 minututan zehar egoten dira behatzen. Datuak jasotzeko era zure esku dago; eskatzen dizugun gauza bakarra astero- astero konstantzia mantentzea da. Hobe da konstantea izatea datuak biltzen eta ez egun batean 2 ordu pasa eta hurrengoan 5 minutu. Asteren baten edozein arrazoi dela medio ezin badituzu datuak jaso, utzi taula bete barik. Datuak jasotzen dituzun denborako datuak interesatzen zaizkigu bakarrik, ez eguneko beste momentu batekoak.

    3. Decide cuánto tiempo dedicarás a la recogida de datos en cada jornada. Algunas personas dedican 1 hora cada domingo, otras, sin embargo, 20 minutos cada día durante la semana. Tú decides; lo único que te pedimos es que mantengas un esfuerzo contante de una semana a otra. Es más importante la constancia en el esfuerzo que la cantidad de horas que uno pueda dedicar cada día. En aquellas semanas en que no puedas tomar los datos por cualquier razón simplemente no pongas nada. Solamente interesan aquellas observaciones durante el periodo de registro de datos.




  4. Zer da erregistratu behar duzuna? Aurretiaz definiturik dagoen erregistratutako eremua erabiliz, astebetean batera ikusitako indibiduo kopuru maximoa apuntatu. Aste bakoitzerako zenbaketa altuena behar dugu. Horregatik, igandean 2 zozo ikusten badituzu, 3 asteartean eta 1 ostegunean, asteartean behatutako hirurak apuntatu beharko dituzu taulan, izan ere aste guztian zehar zenbatutako kopuru altuena da. Hau da, ez da aste guztian zehar ikusitako hegazti kopurua gehitzen, baizik eta egun konkretu batean ikusitako hegazti kopuru maximoa. Ez zaigu hegaztien sexua edo adina zehaztea, baizik eta espezie batzuk dauden edo ez esatea.

    4. ¿Qué debes registrar?. Usando tu área de registro previamente definida, recoge el número máximo de individuos vistos juntos a la vez en una semana. Para cada semana, necesitamos el más alto de estos conteos. Por lo tanto, si observas dos mirlos el domingo, tres el martes y uno el jueves, deberás apuntar los 3 observados el martes en la tabla ya que corresponde al máximo conteo de esta especie en toda la semana. Es decir, no se suman todas las aves vistas en el transcurso de la semana, sino aquel número máximo por especie observado en un día concreto. No nos interesan registros de sexo u edad de los individuos, sino la presencia/ausencia de algunas especies.




  5. Lorategiko hegaztien behaketarako egutegia. Parte hartzaile guztien datuak batzeko helburuarekin, orri honetan bertan atxikitzen dugun egutegi bat jartzen dizuegu zuen eskuetan, non aste bakoitzari zenbaki bat emango zaion. Beraz, bildutako datuak zuzen sartzeko beharrezkoa duzu egutegi hau begiratzea. Etxe inguruko hegaztien behaketa-epea igandetik hasi eta larunbat arte doa, beraz, egutegian jarriko diren datuak igandeari dagozkio.

    5. El calendario de observación de las aves en el jardín. Con el fin de hacer coincidir las observaciones de todos correctamente, los participantes dispondrán de una ficha de campo personalizada, un documento en el que se da a cada semana un número. Necesitarás chequear este calendario para asegurarte de que introduces los datos en lugar correcto. El periodo semanal de observación del jardín va desde el domingo hasta el sábado siguiente, así que los datos que se mostrarán en el calendario corresponden a los domingos.


  6. Identifikatu erabiliko duzun lursaila. Proiektuko lursail bakoitzak bere zenbakia izango du. Zenbaki hori, zure ongietorriko gutunean eta gure artean egingo dugun posta-trukean azalduko da. Mesedez, ez ahaztu gurekin egiten duzun edozein hartu emanetan (posta-elektronikoa barne) emandako edo dagokizun zenbakia jartzea (eta ahal izan ezkero zure posta kodea). Kontutan izan, proiektuan zehar etxez edota proiektuaren kokalekuz aldatuko bazenu, beste zenbaki bat eman beharko genizukeela.

    6. Identifica tu jardín. Cada jardín del proyecto tendrá su propio número. Este número estará impreso en tu carta de bienvenida y en tu futura correspondencia. Por favor recuerda incluir este número (y si es posible tu código postal) en todo aquello que nos envíes (incluidos los e-mails). Si cambias de casa o de jardín deberemos asignarte otro número distinto. 


  7. Hasteko. Erabaki zure datuak bidaltzeko orduan, gure paperezko plantila edo internet erabiliko duzun. Gogoratu datu-zerrenda kanpaina bukatzerakoan bidali beharko duzula (martxoaren 20tik aurrera). Hala eta guztiz ere, bai galdetegia bidaltzeko edota bai edozein gauza argitzeko ez zalantza izpirik izan eta jarri gurekin kontaktuan aranzadi@birdcenter.org.

    7. Empieza. Decide si deseas enviar tus recuentos de aves utilizando nuestras plantillas de papel o si prefieres hacerlo por internet. Recuerda que el envío deberás realizarlo solamente cuando se finalice la campaña (el 20 de marzo) y no antes. En todo caso, para el envío del formulario rellenado y para cualquier duda que tengas no dudes en ponerte en contacto con nosotros, mediante email o comentando en el mismo blog: aranzadi@birdcenter.org.



    Hegaztiak identifikatzeko lamina batzuk atxikiko dira eta identifikatzeko gida birtuala kontsulta egiteko eskuragai izango duzue gure web orrian. Ikasi eta ondo pasa! 

    Para ayudar en la identificación de las especies, se adjuntan unas láminas de identificación de especies en el email que te enviemos, pero también puedes ayudarte de la guía virtual de identificación que está a tu entera disposición en el menú de arriba, en la sección Aves.
    Las aves te esperan. ¡Diviértete!.

6 comentarios:

  1. Hola, ¿puedo apuntarme todavía? Fran

    ResponderEliminar
  2. ¡Hola!

    Claro, el plazo de inscripción está abierto hasta el 31 de diciembre. Tan solo tienes que rellenar la encuesta de participación y enviánosla a nuestro email: aranzadi@birdcenter.org.

    Una vez aceptada tu solicitud y dispongas de los elementos necesarios (dos dispositivos distintos de alimentación) y comida para las aves, puedes empezar a participar ;).

    ¡Te esperamos!

    ResponderEliminar
  3. Kaixo:
    Cuales son los tipos de comederos recomendados?
    Tengo uno cilíndrico de rejilla grande para bolas de sebo, el otro podría ser una bandeja con alpiste?
    Hay alguna recomendación respecto al alimento a poner en los comederos, lo digo por que en función de eso se acercarán unas especies u otras, no?
    Estaría bien una guia de alimetación
    Eskerrik asko
    Jon

    ResponderEliminar
  4. Aupa Jon,
    Los comederos pueden ser hechos por tí mismo o comprados, nosotros hacemos uno de rejilla para cacahuetes y una bandeja para alpiste. Tenemos un pack en el centro, es el que aparece en alguna de las fotos del blog. Sobre el alimento, nosotros normalmente usamos cacahuetes, alpiste, coco,pipas... por supuesto que cada especie tiende a alguno de ellos. Me parece una buena idea lo de sacar una guá de alimentación. La realizaremos lo antes posible. Ondo izan

    ResponderEliminar
  5. Kaixo. Janaria hartzeko horra joan behar ala ?

    ResponderEliminar
  6. Aupa Egoitz, guk hemen badaukagu janaria kakahueteak, pipak, gantza... vaina veste leku batzuetan ere aurki zenezake, animalien dendetan esaterako. Agian garestitxoago...

    ResponderEliminar

Inguruko Hegaztiak - Aves de nuestro entorno. Proyecto de conocimiento de las aves de nuestro entorno cercano mediante comederos invernales, promovido por Urdaibai Bird Center.

¡Comenta lo que quieras y participa con nosotros!, pero recuerda:

--- Cualquier comentario relacionado con ventas o spam será susceptible de ser eliminado. ---

--- Toda opinión que aparezca en este blog es responsabilidad de la persona que lo exprese. Los comentarios en el que aparezcan insultos o palabras soeces serán borrados. ---

Puedes insertar imágenes en los comentarios. Para ello debes de utilizar la etiqueta [img], se utiliza asi: [img]URL de la imagen[/img]